2011/01/04

Emaidan bostekoa


Alferrik habil indarrean, nekatuko haiz. Izerdiak egingo din, lehentxeago edo geroxeago, bere lana. Ertzak labaindu eta hire gezur horretan egingo dinate irrist hatzek. Eta ehizak ihes egingo din azkenean. Denbora kontua dun.

Aizan, baina ez al haiz ohartzen gogor eutsita ere ez dunala deus lortuko? Ez al dakin hi baino ez haizela hirea? Ikasiko dun hire baitan gauzatu beharko dituala nahi ditunan horiek, bakarrik. Eta ikusiko dun, halako batean, hire eskuen jabe baino ez haizela. Eh, eta ez gero hamar hatz izatearen balioa gutxietsi!

Oraindik hotz dauzkan eskuak, askatuko naun halako batean.

Denbora kontua dun, esan dinat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario