2010/04/14

Dimentsioak II: Mapak


Eta batzuetan zalantza egiten dut bide zuzena zein ote den, bide zuzenena hartu behar nukeen. Bi puntu lotzeko modurik sinpleena da diotenez, distantzia laburrenek horrelakorik esan nahi badute bederen.

Baina koordenadak ere lauso ageri zaizkit lantzean. Definizioek galduarazten naute.

* * *

Merdianoak eta paraleloak asmakizun hutsa dira. Eta mundu esferiko honetan lerro zuzenak marrazten dituela harro dioena edo da ameslaria, edo da eroa.

Edo gezurra dio bestela.

1 comentario:

  1. Oraindik ez dut ezagutu eskuetako marrak zuzenak dituenik. Etxera larunbat guztietan zuzen joaten denik. Amodio-gutunetako lerroak beherantz pittin bat okertu gabe idazten dituenik.

    Geometriak ez daki espazioaz harago doan ezer neurtzen.

    ResponderEliminar