2009/10/16

Geure buruaren aurkako partida

l

Labirintoak eraikitzen ditugu aldiro geure buruarentzat. Inkontzienteki.
Diana bat behar dugu guztirako, helmuga definitu bat. Baina dardo jokoa ez da beti erraza izaten. Zirkulu zuri beltzak espiral batean disolbatzen dira batzuetan. Labirintoko hormek birikak zapaltzen dizkigute, eta geure baitan galtzen gara. Eta dardoak edonora jaurtitzen ditugu orduan. Zortearen esku uzten dugu guztia, inprobisazioaren agindupean.

Zortedunenak ez dira ohartu ere egingo; larriki zaurituko dira zorigaiztokoenak. Baina ez zaigu gehiegi inportako.

Bueltan datozkigun arantzek baino ez baitigute min ematen.

Orduan bakarrik ohartzen gara okerrekoa zela hartutako bidea.

1 comentario:

  1. Gezi sozialek eransadako biktima naizela esango dut autokritika egin beharrean. Biktimismoan erori gabe, beti ere.
    Labirintoetatik irtetean mundua beste begi batzuekin begiratzen dela ere egia da baina ez ditugu labirintoak gustuko...
    gainera burukoak baino, bihotzekoak mingarriago dira gehienetan.

    Gutxienez, bihotzak nola sortzen diren jakingo banu...

    ResponderEliminar