2009/10/22

Underground I

Lasterka joan zinen, aukerak hiru minuturo heltzen diren lurraldera. Bertan geratu zinen preso, koloretako armiarma sarean, katigatuta. Eta salbu.

Denborak erakutsi zizun, ordea, hiru minuturo aukerak joan egiten zirela.

Itxaropenaren tunelak ez direla koloretakoak ...

...lur azpian
ezkutatzean.

5 comentarios:

  1. gustatu zait look aldaketa.

    Inoiz hartu ez genituen bideak faltan botatzea, momentua flagelatzeko era koldar bat da, destinuak erabakiak hartzean aukerak galtzen ditugula oihukatzen duenean bezala, itsuki sinistea...
    Baina basoa erdi hutsik ala erdi beteta ikustea posible den modu berean, nahiago ditut erabakiak zubi altxakor eraikiak balira bezala ulertu, inoiz topatuko ez ditugun gurutzebideen amaieretan burua galtzea baino...

    P.D: Trenak hartzeko dira.

    ResponderEliminar
  2. Trenak hartzeko dira bai, baina guztiak hartuko bagenitu ez genuke zertaz idatzi izango, zertaz damutu, zertaz ikasi.
    Bilboko metroak badu xarma, modernoegia agian nire gusturako, baina ez dago gaizki. Agian ostegunean aspaldiko partez bertan ibiltzeko aukera izango dut...eta hala ez balitz ere, trenbideak patu bihur litezke ilunpeko elkarrizketetan.

    Hitzorduak zutik jarraitzen al dik? (nahiz eta oraindik joango naizenik ziur ez jakin)

    ResponderEliminar
  3. Denborak erakutsi zizun, ordea, 3 minuturo aukerak joan egiten zirela...

    ba joan daitezela aukerak ez?? baina ez 3 minutu horietan aukera horiek hartzerako orduan bizitakoa, eta igarotako 3 minutuetako konpainia, autobusetako 20 minutuak (ez da metroa bezain modernoa, akaso ruralagoa, baina ez al da ohiturak bizitzea hain ederra???... askotan bai ...
    ...izan ere...
    zergatik neurtu bizitza urtetan... eta ez ilusio gauzatuetan edo urratutako bidearen dotorezian...

    ResponderEliminar
  4. goiz batean, norbaitek esnatu zuen mohandas. orduaren berri eman zion
    bazatoz?
    ez. (punto eta guzti erantzun zion)

    baina, irrati ezezagun bateko ahots anonimoak salvador du lotatik
    jaiki da, eta korrika batean, berandu goaz, ordua ondo, ordua gaizki, ordua da.
    ikusi du horia urrutiratzen, barruan badator talaiara jendea. kontatu diotenez, hirugarren mosketaria lehenago atera da, euripean.

    baina, minutu pareak galduarazi badu ere, zer? prekarietate apur bat galdu, denbora bat irabazi, kafesne bat, gosari bat, rutina hautsi, eta 10:18tan, klasean sartzeko ordua pasata, talaian zen, "akaso ruralagoa" bezalakoak iradokitzen.

    joan da horia, baina mintzatu da ilehori batekin, eta probatu du bazkalostekoa, eta bizi izan da, rutina puntualetatik at.

    "la puntualidad es un vicio burgues"

    ez dadila izutu oriyorrata, ilehoria zeruko argi zen.

    ResponderEliminar
  5. ahantzi gabe, parrafada idatzi zuen mohandasek

    ResponderEliminar