2009/10/03

Gehiegi eskatzea...

Bidean utzitako ogi apurrak jan ez zitzaten erregutu genien txoriei...


...zomorroak baino nahiago izan zuten lotzen gintuzten zubiak irentsi.

5 comentarios:

  1. Agian txoriak ez dituk errudunak eta denborak ogiak urtu eta errepideko asfalto (leun) bihurtu ditik...agian ogi apur haiek ez zituan uste bezain mamitsuak...baina txorien kontua balitz ere, ez diat uste denak jateko gai izango liraketenik.
    Zubiak, oinarri sendodunak behintzat, zailak dituk botatzeko. Harrizkoak ala harriz pintatuak diren...oinarrietan zagok gakoa, amigo.

    ResponderEliminar
  2. Ezpain okerreko margolariren batek pintatuko zitian, eta nik amua irentsi. Margolariaren boterea ere uste baino handiagoa izan zitekek batzuetan.

    Orain txoriek utzitako papurren arrastoetatik oinarri sendodun zubia eraikitzen hasi behar, hasieratik, adreiluz-adreilu...baina lotu behar ditian bi ertzak ezagutuz errazagoa izango duk ziurrenik.

    ResponderEliminar
  3. Bi punturen arteko distantziarik motzenak ez du zertan zuzena izan beharrik, zuzen bat.

    Hori sinetsarazi baziguten ere.

    ResponderEliminar
  4. Bi puntu lotzen dituen funtzioa definitzeak ez dirudi horren lan zaila hasiera batean. Aldagaiak ordea bihurriak izan litezke batzutean...

    (Gaiaz ulertzen duen norbaiti laguntza eskatu beharko...)

    ResponderEliminar
  5. Bertsoen tankerakoak lirateke zuzenak, puntuz puntu eraikitzen dira. Horrexegatik sartzen dugu hanka maiz, azkenengo puntua buruan dugula hasten baikara beste guztiak marrazten, inolako baliori kasurik egin gabe.

    Bestetan zuzena erabat zuzen ote doan ere ez dugu jakiten, amaierako puntua ez badugu aldez aurretik definitua.Orduan suizidiora garamatzate erruki barik, limiteek infinitura harrapaladan.

    Arkatzez baino nahiago puntuok tintaz zizelatu, inork ezaba ez ditzan. Aspaldi hartu nuen erabakia eta punto.(beste bat, amaierako eta hasierakoaren artean)

    ResponderEliminar