2009/09/15

Banator


Bizitza etengabeko joanetorria da. Gaur kaixo esaten diogun hori bihar agurtu eta ezer gertatu ez balitz bezala gera gaitezke, edo oroitzapenean tokitxo bat atondu berarentzat, berezi.

Baina zer gertatzen da norbere burua denean atzo agurtutakoa? Zer egiten da ispilu aurrekoa arrotz egiten zaizunean? Non topa kaixo esateko ausardiarik? Eta gogoa?

Joanetorria da bizitza, etengabekoa.

Zerbaiten bila nabil, eta ez daukat inora joateko asmorik.

Etortzea dagokit, nire burua ezagutzera.

3 comentarios:

  1. Mundua geure neurrirako jostailua da. Manipula genezake sistema erreferentziala eta esan bagoazela etorriaz, edo aurreratzen dugula atzerantz. Manipula genezake denbora eta esan gaua eta eguna bat direla, ilundu aurretik argitzen duela eta 240 ordu amaiezinak direla behin pasa eta gero ere. Manipula genezake edozer, pertsonak izan ezik. Euren kontrakoa da talka inebitablea. Beraz, babes gaitezen bagatozenongan...

    ResponderEliminar
  2. Etorrera ona opa diezaiogun ba elkarri

    ResponderEliminar
  3. gogoeta interesgarria.

    Marra fin batetan kulunkatu gintuzten, "halakoak gara" edo antzeko esapideren batekin.

    Baina uste dut, garena, gu eta gure ingurukoak direla, bakoitzak norberaren beratasun bat gehiago azaleratzen diogularik elkarri.

    Ez dakit, harritzen gara eta ez duzu ustezko zeure burua topatzen. Baina zu zara. Eta ni, ni ere zu izan naiteke.

    Azkenean norberak bere burua ezagutzea, ekintzen zergaitiaz konsziente izateko balio du

    ResponderEliminar