2009/09/18

Zertara zetorren hori?



Ohitura dugu
batzuetan
hau eta bestea zertara datozen galdetzekoa,
habitat berriaren
esplikazio bila.

Ez gara ohartzen
ulerkaitz zaiguna
geure burua dela.

Gehienetan.

6 comentarios:

  1. Subkonstienteak hizketan baleki, erantzungo lizuke/nizuke.

    Neure burua ez naiz ni, inkomunikazioak bereizitako bi ideia gara. Batak besteari ez dio jaramonik egiten eta besteak lehena jostailutzat darabil. Baina dena kontrolpean dugula antzeztuz goaz aurrera. Bera eta ni.

    ResponderEliminar
  2. Eta bata bestearekin haserretzen denean zer egin? Matrimonio perfektuaren itxurak egiten jarraitu?

    Antzerki eskola gehiago beharko genituzke.

    ResponderEliminar
  3. ispiluarekin hitz eginda askoz ere errazago argitzen dira halako arazoak

    ResponderEliminar
  4. Nik horretarako ere eskola gehiago beharko nituzke...

    ResponderEliminar
  5. Eta eguneroko dialektika txikiak lubakietara iristen direnea, orduan zer?

    ResponderEliminar
  6. Ez pentsa lubakiak diruditen bezain seguruak direnik. Airez beste ezer baina sentikorragoak izan ohi dira. Anguluetan dago gakoa, perspektiban.

    ResponderEliminar